Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

El internado

25/10/2007 GMT 1

PAULA

itzira @ 10:07



carlota_garcia.jpg

Paulak sei urte ditu, eta bere gurasoen desagerpenari buruz egunero galdetzen du. La Laguna Negra, internadora bizitzera joan behar izan du bere anaia Markosekin. 


Aldaketa hauek guztiak gehiegizkoak dira berarentzat.Paulak argi du egunen batean bere gurasoak bila etorriko zaizkiola. Ez daki hau ez dela gertatuko, Markosek, babestu nahian, fikziozko historiak kontatzen dizkiolako.Basora egiten dituen irteerak askotan arriskuan jarriko dute. Paulak Evelin bilakatuko du bere lagun onena.

Carlota Garcia da, Paula interpretatzen duen aktoresa.

Aurpegi berriak

itzira @ 09:50

pertsonaia-berriak.jpg

Denboraldi berri honetan, sorpresa berriak ditugu, hiru aurpegi berri azalduko baitira. Alejandro Botto, Mateo matematikako irakaslea izango dena eta iraganeko sekretuak gordetzen dituena. Blanca Suarez, Julia izango da, ikasle berria, nahi duena egitera ohitua dagoena eta azkenik Eduardo Espinilla, Jacintaren iloba izango dena.  

Bigarren tenporada

itzira @ 09:42

Kaixo denoi!! Jakin dugu hurrengo tenporadak zortzi atal bakarrik izango dituela, baina 2008ko urtarrilean bueltatuko da berriro. Antena 3ko produktoreak dioenez, serieak duen maila altuagatik oso mantxo grabatzen dute atal bakoitza.

22/10/2007 GMT 1

Bigarren misterioa?

itzira @ 12:47

Azkeneko atala hilketa batekin amaitu zen gogoratzen??? Beno ba, zuen ustez hildakoa zein den adierazteko aukera duzue!!! Gogoan izan:

  1. Paula nomoarekin.
  2. Markos eta Karolina Paularen bila
  3. Iban Internadotik alde egiten
  4. Cayetano eta Roke mozkortzen.

Nor da hildakoa? Zeinek hil du????

Lehenengo misterioa argituta.

itzira @ 12:26

Azkenean !!!!! Lehen misterioa argitu zaigu. Antena 3-n anuntziatu dute El Internado azaroan bueltatzen dela. Gainera jakin dugu bi pertsonai berri izango ditula, ikasle eta irakasle bat.

19/10/2007 GMT 1

Noizko bigarren tenporada?

itzira @ 11:15

Noizko bigarren tenporada?

Kaixo berriz ere!!! Foro desberdinak bisitatzen ibili gea ta, bigarren tenporada noiz hasten den jakiteko eta ez dugu ezer bilatu. Horregatik norbaitek noiz hasten den baldin badakizue erantzun!!!

15/10/2007 GMT 1

ONGI ETORRIAK!!!!

itzira @ 12:51




cabecera.jpg

 Kaixo denoi ta ongi etorriak gure blog-era. El internado telebistako seriearen zaleak garenez, zuen iritziarekin eta gurearekin teleserieak dituen misterioak argitzen saiatuko gara.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!